Testuingurua
Gure miaketa-saioaren ikuspegi aldetik, eta ori, gure erriko etxegintza ta elizgintzatan, euskal erri-ertiari buruzko ikas-azterketa bai-ta, Azkoitia`ko karmel-etxearen kondairak, aldi batzuk artzen ditu: LENENGOA (1899-1903), Altzibar`ko etxalde zaarraren orma estuetan igarotzen da.
Altzibar`ko Ignazio María brigada-buru, aberri-guda-ontzidiko itxas-gizon aipatuaren jaiotetxean.
Etxeza`rekin batean, pizkunde-giroko etxaldea dan Altzibar, Erdi-Aroko dorre-etxeen eraginpean egiña bezela, euskal erri-eraikitzaren eredurik ederrenetako bat dugu.
Baiña moja sortzailleek nai zuten elkarte-bizitzarako, aukera-gabeko etxea atera zitzaien.
Eta, bereala, etxea zabaltzea erabaki zuten.
1899`go Dagonillaren 25`an, Madrid`eko bakartegiko prior-aita zan; Gurutzeko Victor laguntzaille zutelarik, irten ziran Guadalajara`ko San José deritzan mojategitik, sei moja Altzibar`ko karmel-etxearen sortzailleak.
Karmel Ordenako, Aita Silverio de Santa Teresa berri-emailleak dionez moja sortzaille oeri, Zumarragan, Udaletxeko eta erriko andikien batzordeak, bidera irten zitzaizkien.
Moja oek, Azkoitia`ko errian egin zuten sarrera, egiz, eziñ-esaneko gertagaia izan zan.
Apaingarrizko lore-txorta aundiak, zintzilikariak, suzko-zirien dunbatekoak eta kanpai-otsak; danetatik, zerbait izan zan.
Azkoitia`ko eliz-nagusian egin zuten sarrera ere, berri-emailleak dionez, garaipen eta zoramen-giro batean egin zuten.
Eliz-atarian, apaiz-laguntzaille taldea, mojatxoen ongille aundia zan, Azpiazu`tar Joakin apaizburu jaunarekin zegon...
Ondoren Aldareko Sakramentuaren bedeinkapena artu; eta, sakristiko ongi-etorri baten ondoren, Parrokitik Altzibar-alderuntz eliz-jira bikain bat antolatu zan.
Eliz-jira onetara, erri osoa joan zan.
Eta, an, mojategi berriaren jabe egiñ eta klausura jarri zan.